Eta gure bezeroak hazten ari ziren bitartean eta bataio eta jaunartzetako oroigarriak egitetik ezkontzako gonbidapenak egitera pasatzen ginen bitartean, geu ere hazten joan ginen. Gure makinak berritzeaz gainera, gure zerbitzuak zabaldu ere egin genituen.
Debako, Mutrikuko eta inguruko enpresekin dugun harremana heltzen joan da. Inprimatzetik eta koadernatzetik diseinatzera eta soluzio grafikoak ematera igaro ginen, eta beti definitu izan gaituen zerbait da hori. Gure diseinu grafikoarekin, brandingarekin, web-diseinuarekin eta marketinarekin irudia berritzen laguntzen diegu Gipuzkoako eta Bizkaiko enpresei, teknologia berrietan presentzia irabaz dezaten, eta, aldi berean, salmenta-tresnak (katalogoak, errotuluak, biniloak, eta abar) modernizatzen ere laguntzen diegu.
Ifar Kalea, 7 behea
20820 Deba (Gipuzkoa)
943 19 20 36
?